GAZTEAK ETA DROGAK

martes, 22 de noviembre de 2011

|

Gaur egun drogei buruz asko hitz egiten da, arazo asko sortzen baititu. Ni “gazteak eta drogak” gaian zentratuko naiz. Gai honi buruz daukadan iritzia gazteak drogak kontsumitzea arazo bat dela da. Gero eta gehiago dira 12 urterekin jaietan edo beste leku edo egoera batzuetan drogak kontsumitzen dituzten gazteak. Jendea ez da egoera honetaz konturatzen, gehiago arduratzen dira beraien arazoez. Horregatik eta arazoa larria iruditzen zaidalako, nire asmoa jendea egoera honetaz edo arazo honetaz konturatzea da kausak eta konponbideak emanez.

Gazteak drogetan zergatik sartzen diren jakiteko kausa edo arrazoi ugari daude. Horietako asko denok ezagutzen ditugu, beste batzuk ez ditugu ongi ulertzen eta beste batzuk ez ditugu ezagutzen ezta ulertzen, gazte horietako bakoitzak bere nortasuna duelako eta erakutsi nahi ez dituen arrazoiak dituelako. Hala eta guztiz, kausa ugari dakizkigu eta nire ustez hauek dira garrantzitsuenak:


  • Gazte asko familiaren eraginez sartzen dira drogan. Zenbait ikerketek diote gurasoak kontsumitzaileak badira, seme-alabek ere kontsumitu egingo dutela, adibidez: gazte batek etxean ikusten du tabako erretzea edo alkohola edatea normala dela, orduan berak jokabide horiek imitazioz errepikatzen ditu. Gainera Tania Roelens eta Arturo de la Pava terapeutek diotenez, gizaki baten nortasunean oso garrantzitsuak dira bere bizitzaren lehenengo hamar urteak eta familiarengandik jaso dituen sentsazioak, emozioak, ohiturak, balioak eta jokabide ereduak. Beraz, esan dezakegu familiak asko eragiten duela gazteengan drogak hartzerako orduan.

  • Gaur egungo gazteak aldaketa fisikoak direla eta, galdu xamar aurkitzen dira, beraien identitatea bilatzen ari dira, harreman berriak eta ezberdinak egiten dituzte, etab. Faktore horiek, faktore pertsonalak dira eta horiek ere asko bultzatzen dituzte gazteak drogak hartzera. Aditu askok frogatzen dute hori, beraiek esaten baitute harremanetarako arazoek sentitu, nahi eta pentsatzen dena adierazteko zailtasunek, segurtasun-eza handiak, etab -ek izugarri eragiten dutela gazteengan.

  • Beste eragile bat, lagunak dira, FAD  erakundeak eginiko ikerketaren arabera, nerabezaroan lagunak eta aisialdia dira gazteen bizimoduan eragin handiena duten bi faktoreak. Gainera gazteek lagunen iritziak, janzkera, ohiturak … hartzen dute erreferentziatzat,nahiz eta azken hau ez duten gazte guztiek erreferentziatzat hartzen. Hala eta guztiz gazteek lagunek egiten duten gehiena errepikatzen dute. Beraz, beste kausa bat hori izan daiteke, lagunen presioa, hain zuzen ere.

  • Beste kausa bat aisialdietako tokiak izan daiteke, zeren eta lehen esan dudan bezala, FAD erakundeak eginiko ikerketaren arabera, nerabezaroan lagunak eta aisialdia dira gazteen bizimoduan eragin handiena duten bi faktoreak. Hori gutxi bada, Euskal Jaurlaritzak eginiko ikerketaren arabera, gazteen asteburuetako aisialdi jardueren %96.3a lagunekin ateratzea da eta %92.3 tabernetara joatea, nahiz eta telebista ikustea, irakurtzea eta ikuskizunetara joatea ere gustatzen zaien. Gainera, azken bi hamarkadetan, igande eta ostiraletan ere biltzen dira gazteak gaua tabernetan, diskoteketan txokoetan edo pubetan pasatzeko. Laburtuz, beste kausa bat gazteek aisialdietan pasatzen duten lekuak dira.

  • Beste kausa bat edukazio eta libertatea izan daitezke. Eragile hau familiaren barruan sartu daiteke, baina nire ustez, edukazioa eta familia kasu honetan aparte doaz. Gaur egun gazte guztiek nahi dutena egiten dute, gurasoek ez dute euren seme-alaben heziketan inolako ardurarik hartzen, eta edukazio falta horrek edo libertate horrek asko eragiten du gazteengan drogak hartzerako orduan.

  • Adituek diotenez, gazte askorentzat arriskua erakargarria, atsegingarria eta desiragarria da, eta esperientzia berriak bizitzeko gogoak ematen dizkie. Orduan, azken kausa esperientzia berriak bizitzeko gogoa eta joera da.

Lehen esan dudan bezala arazo hau larria da eta hau aldatzeko zerbait egin behar da. Arazoa konpontzeko, irtenbide hauek proposatzen ditut nik:

  • Lehenengo irtenbidea edukazioa hobetzea da, hau da, seme-alabei drogen berri ematea, sortzen dituzten arazoez hitz egitea, proposatzea, elkarrizketa izatea … Baina  ez hori bakarrik, oso garrantzitsua da ere heziketan parte hartzea eta arduratzea. Hori dena gazteek ere eskertuko baitute. Hori betez gero gazteak familian eredu ona izango dute, ez dute nahi dutena egingo eta konturatuko dira aisialdian joaten diren lekuak edo tokiak ez direla egokiak.

  • Gaztea faktore pertsonalengatik sartu bada drogetan, berarekin hitz egitea besterik ez dago. Pazientziaz, bere arazoa zein den azaltzea lortu behar da, gero laguntza osoa eman behar zaio, irtenbideak emanez eta garrantzitsuena gaztea ulertzea da.

  • Lagunen eraginez sartzen bada drogetan gaztea, berak bakarrik konpondu dezake hori. Horrelako kasuetan bi gauza egin daitezke:lagunekin hitz egin azalpena emanez edo beste lagun batzuekin ibili. Normalean bigarrena egiten da, lehenengo egiteko beldur direlako.

  • Gazteak esperientzia berriak bizi nahi baditu benetako esperientziak bizitzea gomendatu behar zaio, adibidez: mendira joatea, motorrean ibiltzea, paintball egitea … Hala eta guztiz gazte hauei ere aipatu behar zaie drogak txarrak direla.

Ikus dugunez, arazo nahiko larria da gaur egunekoa. Kausa ugari daude, ezagutzen ditugunak eta ez ditugunak ezagutzen. Eta konponbideei buruz esan dezakeguna da garrantzitsuena hitz egitea dela.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Followers