Bizikletekin leku ezberdinetara joaten da eta horretarako bizikleta ezberdinak daude, gehien erabiltzen direnak hauek dira:
Mendiko bizikleta: mendiko bideetatik ibiltzeko bizikleta, gurpil lodiak dituena eta askotan amortiguadoreak eta suspensioak izaten ditu.
Lasterketa-bizikleta: txirrindularitzarako bizikletak dira, bizikleta azkarrak dira, errepidean erabiltzen dira eta ez ditu amortiguadoreak izaten.
Hiri-bizikleta: hirian ibiltzeko oso aproposak dira, gehienetak gauzak eramateko saski bat eta parrila izaten dituzte.
Horietaz aparte badaude beste bizikleta batzuk oso bereziak direnak eta jendeak oso gutxi erabiltzen dituenak. Asko, antzinakoak dira eta beste asko bitxikeriz beteak:
Frantzian sortu zen lehenengo bizikleta termikoa, hala eta guztiz lehenengo bizikleta desentea, draissiene izenekoa, Karl Drais alemaniarrak sortu zuen 1813.urtea. Bizikleta hori bi gupilekoa zen eta ez zeukan pedalik. Nahiz eta asmatzaileak bizikleta hona zela frogatu ez zuen zabalkuntza askorik izan eta parke edo lorategietan erabiltzeko izan ziren.
Porrot total horren ondoren, 1860.urtean berriro ere bizikletak asmatzen hasi ziren. Lehenengoa, 1861.urtean Pierre Michaux-ena izan zen. Honek aurreko bizikletari pedalak eta balaztak gehitu zizkion eta horaingoan arrakasta izugarria izan zuen.
Hasieran, bizikletaren aurreko gurpilak oso handiak izaten ziren, horrela gurpilaren biraketa bakoitzean distantzia gehiago ibiltzeko. Baina oso arriskutsuak zirenez jolas eta erakustaldietan erabiltzen ziren.
1880ko hamarkadan gaur egungo bizikleten antzekoa sortu zen. Bizikleta honetan gurpilen tamaina berdindu egin zen eta neumatikoa aldatu zen barruan kamera sartuz.
Bizikletak atal ezberdinak ditu eta segun nolako bizikleta den atal ezberdinak izango ditu baina hauek dira bizikleta arrunt baten atalak:
- Koadroa: goiko-tutua, tutu inklinatua, tutu bertikala, atzeko tirantea eta atzeko euskarria.
- Eserlekua: zela eta zela-tutua.
- Aurreko multzoa: eserlekua, norabide-tutua, indargetzailea, aurreko balaztak eta urkila.
- Gurpila: erradioa, abatza, haguna, estalkia eta balbula.
- Atzeko balaztak
- Pinoiak
- Atzeko aldagailua
- Aurreko desbideratzailea
- Katea
- Platerak
- Oinpeko edo pedala
- Biela
![Bicycle diagram-eu.svg](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/bf/Bicycle_diagram-eu.svg/600px-Bicycle_diagram-eu.svg.png)
Bizikletek egitura ezberdina dute, batzuk aluminiozkoak dira beste batzuk altzairuzkoak eta beste batzuk titaniozkoak.
0 comentarios:
Publicar un comentario