PLATON

martes, 31 de enero de 2012

|
Platon filosofo grekoa, Aristotelesen irakaslea eta Socratesen ikaslea izan zen. Familia noblea eta aristokratikoa izan zuen. Platon, aristotelesekin batera, gizarte okzidentalaren pentsamenduak eta printzipioak determinatu zituen. Jende askorentzako idea asko demostratu eta popularizatu zituen. Bere eragina egile eta sistematizatzaile bezala kalkulaezina izan da filosofiaren historio guztian.


Gutxi ezagutzen da Platonen bizitzari buruz eta ezagutzen dena oso eztabaidagarria da. Platonen benetako izena Aristocles izan zen. K.a. 428.urtean jaio zen, eta bere nerabezaroan soldadutzan ibili zen Socratesen aldetik. Soldadutzatik irten, Megarara joan eta dialogo fisolofikoak idazten hasi zen.

K.a. 396.urtean, hamar urteko bidaia egin zuen Egipto, Italia eta Afrikara. Bidaia horretan matematikari eta fisikari ezberdinak ezagutu eta teoria eta ideia ezberdinak ikasi zituen.

K.a. 388.urtean Siziliara joan zen Dionisioren politikan eragin nahian. Bere iritzi politikoek katzelara eraman zuten. Greziara bueltan zegoenean bere barkua Enginan geratu zen, Atenasen kontra gerran zegoela. Bertan Platon esklabotzat hartu eta saldu egiten dute. Baina Anníceris de Cirene-ek Platon ezagutu eta erosi egiten du libre usteko.

K.a. 387.urtean lurralde zati bat erosi zuen Atenas eta bertan kulturan eta filosofian zentratzen zen zentro bat eraiki zuen. Zentro hori academia deitzen zen.

K.a. 347.urtean, 81 urterekin Platon bere akademian azkeneko erakusketak ematen zegoela hil egin zen.

Platonek bere bizitzan zehar hainbat obra garrantzitsu egin zituen eta dialogo forman idatzita daude. Lau dialogo desberdindu daiteke: nerabezaroko dialogoak, transisiosko derboraldia, heldutasuneko dialogoak eta zahartzaroko dialogoak.

Platonen iritziak naturan ere eragin handiak izan zituen.

Platonek, Socratesek ez bezala filosofiaren inguruan izan zituen iritziak idatzi zituen, hau da, ondare gisa hainbat idatzi utzi zituen.


0 comentarios:

Publicar un comentario

Followers