ARISTOTELES

martes, 17 de enero de 2012

|
Aristoteles filosofo, logiko eta zientifiko grekoa izan zen. K.a. 384.urtean jaio zen eta k.a. 322.urtean hil zen. Berak, hainbat ideia izan zituen eta ideia horiei ezker hainbat eragin aldaketa eta asmakuntzak izan zituen.


Bere bizitzan hainbat ekintza egin ditu eta hori azalduko dizuet, hau da, bere biografia, aristotelesen biografia:


Aristotelesen aita erregearen medikua izan zen eta horrek eragin asko izan zituen bere bizitzan. Aristotelesek 17 urte zituenean aita hil zitzaion, orduan Platonen akademiara, Atenasera bidali zuten ikastera. Bertan 20 urte egon zen.


Platon hil eta gero k.a. 347.urtean Aristotelesek Atenas utzi eta Atarneusera eta Asora joan zen bizitzera, Asia Minor, bertan, hiru urtetan zehar bizi izan zen, Hermias, bere akadamiako lagunaren laguntzarekin.

Hermias hil zenean, Aristoteles Mytilene hirira bidaiatu zuen, Lesbos uhartera hain zuzen ere. Bertan bi urte iraun zituen. Behin han zegoela, bere ikerketekin jarraitu zuen Teofrastorekin. Gainera Hermiasekin ilobarekin ezkondu zen, Pythias eta alaba bat izan zuten Pythias deitzen zena.

K.a. 343.urtean, Philip II erregeak, Macedoniakoa, Aristoteles konbokatu zuen 13 urteko Alexander Handiaren, bere semearen tutorea izateko. Orduan,  Aristotelez Pellara bidaiatu zuen Alexanderren irakasle bi urtez izateko, militaritzara sartu zen arte.
 
 K.a. 335.urtean Aristoteles Atenasera bueltatu zen eta bere ikastola sortu zuen, Liceo izenarekin.


Alexander hil eta gero, k.a. 323.urtean Aristoteles Calcisera bidaiatu zuen. Han k.a. 322.urtean arazo naturalengatik hil egin zen.



Aristotelesek hainbat obra egin ditu eta horietako hainbat iritsi dira gaur egunera. Eta ez obrak bakarrik hainbat teoria ere iritzi zaizkigu gaur egunera.  Gauza guzti horiengatik oso ospetsua da gaur egun fisikari logiko eta zientifiko hau.






0 comentarios:

Publicar un comentario

Followers