Korronte elektriko batek magnetismo bat sortzen du. Eremu magnetikoa iman bat inguratzen duen espazioa da eta bertan imanak efektu magnetikoak eragiten ditu burdinazko limuatsen, iparrorratz baten edo beste iman batzuen gainean. Limuatsek, eremu magnetikoan orientatzean, espektro magnetiko izeneko irudi bitxia osatzen da. Espektro magnetikoa osatzen duten lerroak indukzio magnetiko lerroak dira. Eta azalera bat zeharkatzen duten indukzio lerroen kopuruari fluxu magnetiko deritzo.
Faraday-ek deskubritu zuen eremu magnetikoak korronte elektrikoa sortu dezakela, esperimentu honen bidez: Faraday-ek kable bobina batean dagoen kableari fluxu magnetikoa aldatu zion. Bobinaren inguruan imanak jarri zituen, iparra alde batean eta hegoa bestea. Kablez inguratutako bobinari birak eman zizkion Faraday-ek, orduan korronte elektrikoa sotu zen. Zenbat eta bira gehiago eman kablez inguratutako bobinari orduan eta korronte kantitate handiagoa izango da, beraz, zuzenki proportzionala da. Bobinaren biren abiadura bikoiztu egiten bada korronte elektrikoaren kantitatea ere bikoiztu egiten da.
Zentral elektrikoetan energia zinetikoa erabiltzen da, hau da, energia ateratzeko, gorputz baten edo mugimendua dagoen sistema baten gainean egiten dute lana. Gero eta mugimendu arinagoa edukiz orduan eta indar gehiago egingo da, energia zinetiko gehiago sortuz.Gorputzaren masak ere eragina izaten du. Energia zinetiko hori bobinari birak emateko aprobetzatzen dute, eta bobinak birak eman ezkero zentral elektrikoan energia elektrikoa izango da. Zentral termikoetan energia zinetikoa lortzeko egin beharrekoa turbina batzuk jiraraztea da, horretarako bi modu daude, uraren bidez eta haizearen bidez.Urarekin egin nahi badugu ura presio handian jarri behar da eta hori tenperatura handian jarriz edo ura maila altuan jarriz lortzen da. Haizearen kasuan haize erroten bidez turbinak mugitzea lortzen da.
Elektrizitatea garraiatzeko eta energia elektrikoa lortzeko korronteak behar dira. Korronte horiek bi motatakoak izan daitezke: korronte alternoa eta korronte jarraia.
-Korronte alternoa: korronte alternoan elektroien mugimendua modu periodiko batean aldatzen du bere norantza. Karga elektriko bat aurrera eta atzera mugituko da.
-Korronte jarraia: Korronte jarraia edo zuzena elementu eroale batetik igarotzen den elektroi-isuri konstantea da. Karga elektrikoak beti noranzko berdinean mugitzen dira, polaritatea konstantea izanik.
FARADAY-EN BIOGRAFIA
Farady britainiar fisikaria, Inglaterran, jaioa zen 1791. urteko irailean. Bere aita, James Farady, gizon oso garrantzitsua izan zen.
Ez zuen aukera handirik izan ikasketak egiteko, eta horregatik lanean hasteko zegoen 13-14 urte inguru zituela, Londreseko azaleztatzaile batekin langitza ikasten hasi zen. Bertan, 7 urte eman zituen liburuetan murgilduta, zientziari buruz irakurtzen gehienbat, asko atsegin baizuen. Honek ekarri zion elektrizitateari buruzko izan zuen griña, denboraldi horregatik ez balitz izango ez lukeen ezer egingo. Elektrizitatearekin zerikusia zuten esperimendu eta frogaketa asko egin zituen, zientziarako griña betirako piztu zitzaiolarik. Beste batzuen artean, elektrolisiaren lege kuantitatiboak ezarri eta eremu magnetikoen aldaketen ondoriozko korronte elektrikoen lorpenaren aurkikuntza eta honen aplikazio garrantzitsuak ikusi zituen.
Nahiz eta harraroa izan ez zekien asko matematikaz, halan eta guztik, grafikoak egiteko trebezia handia erakutsi zuen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario