KOKAINA

jueves, 7 de junio de 2012

|
Koko, koke, koka, farla, periko, farlopa… horrela esaten zaio kokainari. Kokaren hostotik ateratzen den sustantziari prozesu kimiko batzuk egiten zaizkio eta kokaina lortzen da.


Normalean, kokaina esnifatu egiten da, baina hainbatek erre ere egiten dute.


Droga garestienetako bat da, eta arriskutsunenetakoa ere bai, batez ere paranoia sorrarazteaz ari bagara.

ONDORIOAK

Sentituko duzu primeran pasatzen duzula, ingurukoek estimuan zaituztela eta interesgarria zarela.

Ez nekerik ez minik ez duzu sentituko, ez gorputzean ez eta buruan ere.

Askoz gutxiago lotsatuko zara hitz edo dantza egiterakoan. Euforiari esker, noski.

Atertu gabe egingo duzu berba, esaten duzuna interesgarria eta zentzuzkoa delakoan.

Ausartuko zara hainbat gauza egiten, baina kokarik gabe beldur izango zinateke horrelakoak egiteaz.

Sexu grina handitu egingo dizu. Ez ahaztu, ordea, horrelako euforia abaildura bilaka daitekeela segundo batez.

Kokaina-hautsa genitaletan jartzen baduzu, behera egingo zaizu sentsibilitatea. Gainera, baliteke oso erekzio-aldi luzea izatea eta hoi mingarria izaten da.

Sosik gabe, txakur txikirik gabe geldituko zara. Gomendio bat koka hartu behar baduzu: banku txartela hobe etxean utzi.

HARTU NAHI BADA
  • Badaezbada ere, ez kokarik hartu bakarrik zaudenean. Beti ere lagun artean.
  • Koka hartzea erabaki baduzu, hartu eta gero itxaron apur bat eragina sumatu arte, ez presaz ibili, ez hartu berehala beste dosi bat.

  • Hitz egiterakoan urduri jarriko zara eta zeuk ere ez duzu jakingo zer diozun.
  • Baliteke begitazioak, haluzinazioak eta paranoia aldiak izatea.
  • Oso pasata ote zabiltzan jakin nahi baduzu, adi ingurukoen aurpegiei.
  • Munduko txapelduna sentituko zara, indartsuagoa, ederragoa, buru azkarrena. Horrelako handitasun-eldarnioa duzula, nekez eskatuko duzu laguntza, nekez utziko diozu inori zaintzen.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Followers